Beste errealitateak

San Jose ikastetxea
Bi lerroko ikastetxea, D eredukoa, izaera propioa duena, San Viator Elizgizonak, herriaren erdian kokatua.
Bere prestakuntza-eskaintza kristau-balioak, ikasleentzako eta haien familientzako orientazio-zerbitzua, teknologia berriak, aniztasunarekiko arreta, berrikuntza pedagogikoa, familia eta ikastetxearekiko zuzeneko harremana eta hezkuntza-kalitatea sustatzean datza.

Probidentzia ikastetxea
Basaurin 85 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, gure ikasleak 1 eta 6 urte bitartekoak dira.
Gure helburua giro euskaldun eta erlijiosoan heztea da. Guztiei irekia, non hezkuntza integrala sustatzen dugun. Gainera, euskara eta bere kultura oso presente ditugu, gure nortasunaren oinarri.

San Viatorren erlijiosoak
1903an, San Viator Elizgizonek, beste kongregazio erlijioso batzuek bezala, Frantzia utzi behar izan zuten bizirik irauteko. 1903ko uztailaren 5ean, San Viatorren hiru elizgizonek Rodez (Frantzia) utzi zuten. Bilaketa gogorren ondoren, Gasteizen (Araba) instalatu ahal izan ziren urte bereko uztailaren 24an. Viatorren obra XX. mendearen lehen herenean hedatu zen.
Kongregazio hau Txile, Honduras, Boli Kosta, Japonia, Peru eta Bolivian dago. Bere pastoral lana eskoletako hezkuntzaren bitartez garatu izan da tradizionalki. 1985az geroztik, parrokien eremura hedatu zen gure lan pastorala.

Probidentziako Santa Mariaren Alabak
Kongregazioa Frantzian sortu zen 1817an. Frantziako Iraultzaren ondoren, kongregazio berriek desegindako irakaskuntzako ordena erlijiosoak ordezkatzen dituzte. XIX. mendean, Frantzian ahalegin handia egin zen herri-heziketan, ezjakintasuna baita bizio guztien ama, eta heziketak delinkuentzia murriztuko baitu. Testuinguru horretan, M. De Rupt, Saint Pierre Katedraleko erretoreak, Elisabeth Vassal andereñoaren laguntza eskatzen du, gazteen heziketan eta pobreen heziketan murgiltzeko.
Haur eta gazteen heziketan, behartsuen, presoen eta gaixoen arretan eta parrokietako lankidetzan dihardugu.