PASTORAL BARRUTIAREN HISTORIA

2013ko maiatzaren 19an sortu zen Basauriko SAN FAUSTO Pastoral Barrutia, baina Basauriko parrokien (San Migel auzoa izan ezik) hurbilketaren eta elkarlanaren historia duela hogeita hamar urte hasi zen. Denbora honetan parrokien batasuna eratzen joan da, jarduera eremu bateratua zabalduz. Pastoraltza-proiektua, estilo berri bat zehaztu zuen helburu eta aukerekin. Erantzunkidetasuna, talde-lana, mugimendu apostolikoak eta pobreen aldeko hautua izan ziren pastoraltza-lana bultzatu eta zentzua eman zituzten erreferentziak ziren.

Pastoral Barruti hau Basauriko Done Petri Apostoluaren, Kaleroko Loiolako San Inazioren, Arizko Elurretako Andra Mari eta San Faustoren parrokiek eta Basozelaiko San Joan Bataiatzailearen eta Pozokoetxeko Artzain Onaren eranskinek osatzen dute.

Halaber, Pastoral Barrutiari lotzen zaizkio San Viator eta Probidentziako Santa Mariaren Alaben komunitateak, Probidentziaren ikastetxea eta San Jose ikastetxea.

MISIOA

Nazareteko Jesusen eta bere bizi-proposamenaren lekuko izatea, sufritzen dutenengandik eta okerren pasatzen ari direnengandik hurbil.

IKUSPEGIA

  1. Kristau elkarte honetan Artzain Ona, Loiolako San Inazio, San Joan Bataiatzailea, Elurretako Andra Maria eta Done Petri Apostoluaren parrokietako kristauak identifikatuta sentitzen dira.
  2. Erantzunkidetasuna praktikatzen duen, Jainkoaren presentzia pozez ospatzen duen, gizarte justuago bat lortzeko borrokan ari diren gure herriko beste batzuekin lan egiten duen eta Jesus Nazaretekoa iragartzen duen pastoral barrutia.

BALIOAK

IRAGARPENA: Jesus Nazaretekoari bere bizi proposamena eta Jainkoarekin harremanak izateko modua ezagutaraztea.

ZERBITZUA: Gure herrian dauden giza beharrizanak ezagutzea eta publiko egitea.

OSPAKIZUNA: kristau elkarteak Jainkoa gure bizitzetan presente dagoela ospatzeko hainbat modu esperimentatzea.

ELKARTEA: Basauriko kristau elkarteetako kideek pastoral barrutiaren proiektuaren diseinuan aktiboki parte har dezaten laguntzea, bere garapenean eta berau gauzatzeko beharrezko erabakiak hartzean.

Parrokiak eta PBren erralitateak

PBren elizkizunak

Ikastetxe eta komunitate erlijiosoak

IZAN ZAITEZ BOLUNTARIO

San Fausto Pastoral Barrutian zure laguntza izan nahi dugu. Gure misioa gauzatzen lagunduko diguten boluntarioak behar ditugu.

ESKERRIK ASKO!