Iragarpena
EBANJELIOAREN ALDARRIKAPENA
San Fausto Pastoral Barrutitik fedearen hazkundetik iragarri nahi dugu Ebanjelioa, formakuntza batekin eta misioan irtenez. Ez du axola zenbat urte dituzun, talde bat daukagu zuretzat.
"Ebanjelizatzea Jainkoaren Erresuma munduan presente egitea da"
(Frantzisko Aita Santua)
HAURTZAROA
Bataio Pastoraltza
Prozesu honek, euren seme-alabentzako Bataioaren sakramentua eskatzen duten familiei laguntzen dio. Eskaintzen dugun proposamena 3 saioko ibilbidea da, sakramentuan eta sakramentuaren bidez kristau elkartearen sarreran murgiltzeko.
INFORMAZIOA – INSKRIPZIOA – HARERRA: Done Petri parrokian, HARRERA gunean, astelehen eta ostegunean 19:30etatik 20etara.
0-6 urteko proposamena
Bataioaren ondoren, gurasoei euren seme-alabekin batera euren esnatze erlijiosoa partekatu eta laguntzen duen talde batean parte hartzeko gonbitea egiten zaie.
- Bere bizi-esperientzia partekatzeko espazio bat eskaintzen dugu, fede kristauaren eta ebanjelio-balioen bidez kontrastatuz eta argituz.
- Baliabide pedagogikoak ematea (haurrentzako abesti erlijiosoen zintak, ipuin biblikoak, etxean egiteko keinuak eta sinboloak, bedeinkazioak familian…)
Haurtzaroko katekesia
Lehenengo Jaunartzea prestatzen duten umeei eta euren familiei fedean esnatzeko prozesuan laguntzen diegu, Aita-Ama Jaungoikoaren Mahaiko partaide izan arte.
Hiru ikasturte dira eta ohikoena Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailekin joatea da. 7 eta 9 edo 10 urte bitartekoak.
2023-2024 ikasturte honetan, katekesiko lehen kurtsoa parrokietan laguntzen da:
- Elurretako Ama Birjina (Ariz): asteartean, 18:30etik 19:30era.
- Done Petri Apostolua: ostegunean, 18etatik 19etara.
NERABEZARO AURREKOA - GAZTEAK
KUMEAK San Faustoko Pastoral Barrutiaren Nerabezaroaurreko ekimena da, 10-17 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua.
Helburua neska-mutilen garapen eta hazkunde pertsonala da, berdinen talde baten barruan, Jesusen erreferentziatik abiatuta (Jesus lagun bezala, bere balioak, kristau komunitatea…). Gure proiektua Nerabezaroaurreko Pastoraltzarako elizbarrutiko orientabideen arabera garatzen da.
Non elkartzen gara?
- Iturbegi Caritasen lokaletan, Done Petri parrokiaren atzealdean.
Noiz?
- Ostiralean, 20etatik 21etara.

INSKRIPZIOA – HARRERA: Done Petri parrokian, HARRERA gunean, ostiralean 20etatik 21etara.
HELDUAK
Kristau berrezarpena
Helduen Katekesiak helduen kristau berritzea eta katekesi laguntza ematen du Bataioa edo Sendotza prestatzeko.
Ezkondu aurreko pastorala
Senargaiei laguntzen diegu ezkontza ospatzeko, sakramentuaren bidez euren bizi-konpromisoa zigilatzea erabakitzen duten bikoteei.
Ezkontzako urrezko eta zilarrezko ezkontza-ospakizunak.
Taldeak eta mugimenduak
San Fausto Pastoral Barrutiko bizitza komunitarioa helduen fede taldeek osatzen dute:
- CVX
- Mariaren legioa
- La Milagrosa
- Karismatikoak