HARRERA

Informazioa, datak, dokumentazioa eskatzeko, ziurtagiriak eskatzeko, HARRERA gunera joan.

  • NON: Done Petri parrokiaren lokaletan.
  • ORDUTEGIA: astelehen eta ostegunetan, 19:30etik 20etara.

"Ebanjelizatzea Jainkoaren Erresuma munduan presente egitea da"

(Frantzisko Aita Santua)

BATAIOA

Kurtso honetako bataioen datak aurkezten ditugu:

INFORMAZIOA – INSKRIPZIOA – HARRERA:

  • NON: Done Petri parrokiaren lokaletan.
  • ORDUTEGIA: astelehen eta ostegunetan, 19:30etik 20etara.

Bataio Pastoraltza

Prozesu bat eskeintzen dugu Bataioaren sakramentua eskatzen duten familiei laguntzeko.

LEHEN JAUNARTZEA

Lehen Jaunartzearen sakramentua katekesi prozesua amaitzean ospatzen da. Ospatzeko, parrokia bakoitzeko katekesi prozesuetan izena emanda egon behar da.

INFORMAZIOA – INSKRIPZIOA – HARRERA:

  • NON: Done Petri parrokiaren lokaletan.
  • ORDUTEGIA: astelehen eta ostegunetan, 19:30etik 20etara.

EZKONTZA

  1. Izen-ematea-Harrera: Ezkontzaren sakramentua ospatzea eskatuz komunitatera hurbiltzen diran senar-emazteen bikoteei harrera egiteko unea. Done Petri parrokian, HARRERA gunean, astelehen eta ostegunetan, 19:30etatik 20etara.
  2. Ezkontzaren data aukeratzen da.
  3. Informazio-bilera bikote guztiekin.
    1. Zer dokumentazio ekarri behar duten eta noiz.
    2. Ezkondu aurreko topaketen berri ematen da, eta noiz egin behar dituzten.
    3. Topaketak 2023-2024 ikasturtean: 2024ko urtarrilaren 26an, ostirala, 18etatik 20:30era.
  4. Ezkontza-espedientea izapidetzea. Done Petriren HARRERA-GUNEAN. Ezkontzeko aurreikusitako eguna baino hiru hilabete lehenago gutxienez.

Urrezko eta zilarrezko ezkontzak

Ekaineko larunbat batean ospatzen ditugu, eguerdiko 12etan, Done Petri parrokian.

SENDOTZA

Sendotzaren sakramentua, kristau heldutasunaren sinboloa, jasotzeko, gure Pastoral Barrutiko gazte prozesuekin harremanetan jarri zaitezke.

INFORMAZIOA – INSKRIPZIOA – HARRERA:

  • NON: Done Petri parrokiaren lokaletan.
  • ORDUTEGIA: astelehen eta ostegunetan, 19:30etik 20etara.

GAIXOEN OLIADURA

Oliadura

Zeinu honen bidez, Jesus bera, apaizaren pertsonan, gure bihotzean agertzen da, bere bakeaz, maitasunaz eta barkamenaz betetzen gaituela, eta, gainera, bere Izpirituaren indarra ematen digu gaixotasuna arintzeko eta jasateko.

Gaixo, adinagatik zaurgarri, osasunagatik hauskor sentitzen diren pertsona guztiak, ospakizunean parte hartzera eta gaixoen oliaduraren sakramentua jasotzera gonbidatuta egongo dira, beragan, Jesusek eskutik heltzen digula, gaixoekin egiten zuen bezala laztantzen gaituela eta berea garela eta ezerk – ezta gaizkiak eta heriotzak ere – inoiz harengandik bananduko ez gaituelakoan.

Gure Pastoral Barrutian

Osasun Pastoraltzarako taldeak adinekoak bisitatzen ditu egoitzetan eta etxe partikularretan. Bisitatu nahi duenak taldearekin harremanetan jarri edo 688 847 039 telefonora deitu dezake.

Elkartea egiten

PBren elizkizunak

PBren errealitateak eta parrokiak

IZAN ZAITEZ BOLUNTARIO

San Fausto Pastoral Barrutian zure laguntza izan nahi dugu. Gure misioa gauzatzen lagunduko diguten boluntarioak behar ditugu.

ESKERRIK ASKO!