Gure planean HARRERAREKIN, BAZTERKETAREKIN eta SENTSIBILIZAZIOAREKIN lotutako ekintza-ildo batzuk jasotzen dira. Gainera, erantzukidetasuneko hainbat gunetan eta beste foro, talde eta elkarrizketa batzuetan, pertsonen beharrizanei buruzko kezka azaleratzen da, bihotza ukitzen diguten egoera oso zailetan ikusten dugun jende zehatzari buruzkoa.
Galdera saihestezina da: egin al dezakegu zerbait? Erantzuna, Jesusek erakusten digunaren arabera, argia da: BAI. Beste alde batetik, baliabide materialak ditugu, hala nola lokalak, ilusioz betetako zerbait egitearekin amets egiteko, beharra duten pertsonei laguntzeko eta auzoetan gure elizaren presentzia berriak aurrera eramateko aukera ematen digutenak.
Hortik dator ikasturte honetarako proposamen hau: UP-REN CARITASEK GIDATUTAKO ETA BULTZATUTAKO GOGOETA BAT EGITEA, KOMUNITATE OSOAREN PARTE-HARTZEAREKIN, GURE INGURUNEAREN BEHARREI ERANTZUN EGOKIENA EMAN AHAL IZATEKO.