"Nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan"

(Joan 4, 14)

LITURGIA-TALDEA

Talde hau hitzaren ospakizunetan liturgi animaziorako biltzen da, baita garai liturgiko garrantzitsuenetan material eta dinamika ezberdinak lantzeko ere. Talde horren helburua ekintza liturgikoa bizitzaren errealitatearekin uztartzea da, eta komunitatearen parte-hartzea sustatzea, harrera-espirituaren bidez.

INFORMAZIOA

  • Done Petri parrokian, HARRERA gunean.
  • Astelehen eta ostegunetan, 19:30etik 20etara.

PARROKIAKO ABESBATZAK

Ez izan zalantzarik zure parrokiara etorri eta parrokiako koruaz galdetzeko. San Fausto Pastoral Barrutian parrokiako abesbatza batzuk ditugu. Informa zaitez Done Petri parrokiako lokaletatik pasatuz.

INFORMAZIOA

  • Done Petri parrokian, HARRERA gunean.
  • Astelehen eta ostegunetan, 19:30etik 20etara.

Elkartea egiten

PBren elizkizunak

PBren errealitateak eta parrokiak

IZAN ZAITEZ BOLUNTARIO

San Fausto Pastoral Barrutian zure laguntza izan nahi dugu. Gure misioa gauzatzen lagunduko diguten boluntarioak behar ditugu.

ESKERRIK ASKO!