You are currently viewing Datuen babesari buruzko saioa

Datuen babesari buruzko saioa

Joan dan zapatuz, urtarrilak 27, Cáritas Iturbegi Zentroko parrokian (Basauri), gure U.P. hainbat pastoral arlotako 15 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten prestakuntza saioa, harrera, parrokiako bulego eta liburuen arduradunak, boluntariotza ekonomikoa, katekesia, Kumeak proiektuaren jarraipena. Saioan, parrokietako datuen babesari buruzko alderdi praktikoak jorratu ziren eta indarrean dagoen araudia betetzeko oinarrizko jarraibideak gogoratu ziren.

Anabella Barroso Bilboko elizbarrutiko Datuak Babesteko delegatuak eman zuen prestakuntza.